domingo, 12 de abril de 2009

REMOVE bideoaren inguruko iruzkina

Remove bideoan esaten den bezala guztion datu informatikoak enpresa askoren esku daude. Enpresa batzuk datuak biltzeaz arduratzen dira eta beste enpresa batzuk erosten dituzte. Hau da, “Datuen trafikoa” ematen ari da.

Nola lortzen dituzte datu hoiek? Gaur egun, gehienok mugikorra, portatila, GPSa, internet konexioak,...erabiltzen ditugu. Dispositibo hoietako bakoitza informazioa igorleak dira. Beraz, momentu guztian badakite nora goazen, non gauden, zer erosten dugun, zer esaten dugun,etab. Kontrolatuak gaude! Interneten sartzen garenean badakite zein web orrialde bizitatzen ditugun, baita web orrialde batzuk bizitatzeko, jolas batzuetan jolasteko, erosketak egiteko,etab. galdetegi bat erantzun behar dugu, gutxienez gure e-posta emanez eta kasu batzuetan e-postera pasa-hitza bidaltzen dizute sartu ahal izateko edo behintzat kontaktuan jarri ahal izateko. Pixkanaka gure perfila zehatzago osatzen doaz. Beldurgarria?

Mugikorrak edonoiz, edonon eta edonorekin hitz egiteko askatasuna ematen badu, aurretik aipatutako dispositiboak askatasuna ematen badizkigute, zergatik hain kontrolatuak egon? Nahiago dut kontrol hori noraino heltzen den ez jakin.

2 comentarios:

  1. Itsaso, zuk diozun bezala, kontrolatuak bizi gara. Baina uste dut komeni zaigula jakitea ze punturaino gauden "salduak". Bestela, ezjakintasunean erortzeko arriskua dugu. Gizartetik kanpo bizi nahi ez badugu behintzat, komeni zaigu sare hauetan sartzea baina kontu handiz. Hobe laberintoan sartu baina irteerako atea non dagoen jakinda!

    ResponderEliminar
  2. Gure gain zein nolako kontrola dagoen, zehatz-mehatz jakitea ezinezkoa dela uste dut. Eta Itsaso, zuk esan bezala, nahiago dut ez jakitea. Jakite horrek, bideoko pertsonaiak ematen duen aldaketa, ni neu edukitzeko “beldur” naiz. Nahiz eta hau horrela izan, erabiltzen ditugun teknologiak, sareak, … ezagutu behar ditugu. Goretik esaten duen bezala, ezjakintasunean ez erortzeko.

    ResponderEliminar