jueves, 28 de mayo de 2009

Power Point aurkezpena

Power Point-aren bidez aurkezpena egiteko ZENBAKIEN GAIA aukeratu dugu.

Diapositiba aurkezpen honi hasiera emateko Anetxuren (jarraian datorren ipuinaren protagonista) irudiaz baliatuko gara. Ipuinaren bitartez haurrak telefonoa erabiltzen jakitea eta zenbait telefono zenbaki jakitea zeinen garrantzitsua den konturatuko dira. Kontaketari lotuta abesti bat ere aurkeztuko dugu “Bat Matxin Parrat” abestia, hain zuzen. Ipuina erabiltzea erabaki dugu haurrentzat baliabide erakargarria delako.

Bukaeran ebaluaziorako erabiliko dugun tresna zenbakiekin egin ditugun jolasak izango dira: kolore desberdinetako bost harietatik zein den luzeena, zenbakiak multzokatuta agertzen direnean begiratzea zein den errepikatzen den edo errepikatzen ez den zenbakia eta azkenik eta tamainak eta kopuruak aztertzeko beste ariketa bat.

domingo, 12 de abril de 2009

REMOVE bideoaren inguruko iruzkina

Remove bideoan esaten den bezala guztion datu informatikoak enpresa askoren esku daude. Enpresa batzuk datuak biltzeaz arduratzen dira eta beste enpresa batzuk erosten dituzte. Hau da, “Datuen trafikoa” ematen ari da.

Nola lortzen dituzte datu hoiek? Gaur egun, gehienok mugikorra, portatila, GPSa, internet konexioak,...erabiltzen ditugu. Dispositibo hoietako bakoitza informazioa igorleak dira. Beraz, momentu guztian badakite nora goazen, non gauden, zer erosten dugun, zer esaten dugun,etab. Kontrolatuak gaude! Interneten sartzen garenean badakite zein web orrialde bizitatzen ditugun, baita web orrialde batzuk bizitatzeko, jolas batzuetan jolasteko, erosketak egiteko,etab. galdetegi bat erantzun behar dugu, gutxienez gure e-posta emanez eta kasu batzuetan e-postera pasa-hitza bidaltzen dizute sartu ahal izateko edo behintzat kontaktuan jarri ahal izateko. Pixkanaka gure perfila zehatzago osatzen doaz. Beldurgarria?

Mugikorrak edonoiz, edonon eta edonorekin hitz egiteko askatasuna ematen badu, aurretik aipatutako dispositiboak askatasuna ematen badizkigute, zergatik hain kontrolatuak egon? Nahiago dut kontrol hori noraino heltzen den ez jakin.

martes, 24 de marzo de 2009

Testu birsortua: Ipuina


"OTSOAREN OGIA"

Bazen behin otso nagi bat, otso alfer hutsa. Beti zegoen etzanda, aharrausika. Eta, jakina, ehizarik egiten ez zuenez, beti zegoen gosez.
Egun batean hamarretakoa jaten zegoen nekazari batekin egin zuen topo. Baserritarraren ogia ikusirik, adurra zerion otsoari. Nekazariak ogia eskeini eta otsoak jan. - «Uhmm, ederra dago. Aizu, zer egin behar da ogia egunero jateko?»
- «Garia erein. Erraza da. Ogia egiteko lehenengo eta behin lurra landu...»
- «Ogia lurrean hazten da?»
- «Eeeepa! Ez hain azkar joan. Lurra landu ondoren, hazia erein behar da...».

- «Eta ogia sortzen da!».
Otsoak nekazariaren hitza entzuteko pazientziarik ere ez zuen eta behin eta berriro mozten zuen haren jarduna:
- «Eta ogia sortzen da!»
- «Eeez!. Gero udaberrira arte itxaron egin behar da, hazia erne arte».
- «Eta orduan ogia jateko prest dago?»

- «Ezta! Garia heldu egin behar da, eta udan, helduta dagoenean, moztu egiten da»
- «Eta orduan ogia jateko prest dago».
- «Oraindik ez. Eguzkitan lehortu ondoren, ganbarara eraman behar da alea bereizteko, gero errotara...».
- «Eta horren ondoren bai, ogia jateko prest egongo da, ezta?»
- «Oraindik ez. Ogia egiteko masa egin behar da, legamina bota, egosi...».
- «Aizu, orain bai, ezta?. Ogia jateko prest egongo da». –Otsoa neka neka eginda zegoen–.
- «Bai, lan guzti horren ondoren ogia jateko prest dago», esan zion gizonak irriparre eginez.
- «Pena galanta!», hasperen egin zuen piztiak, tristuraz-.«Nik ezingo dut inoiz egin. Niretzat lan gogorra da. Ez dago janari errazagorik? Berehala jateko gauzaren...?».
- «Ez». – Moztu zion orangoan nekazariak, otso alferraren galdera zoroekin aspertuta- «Guk ere lan asko egin behar dugu jan ahal izateko. Ogirik ez baduzu nahi, badakizu... basora itzuli eta hor konpon Marianton!».
Hori esan ondoren, sega lepoan hartu eta gari moztera joan zen gizona. Otsoa, bestalde, basora joan eta ehizan hastea erabaki zuen.




lunes, 23 de marzo de 2009

Markesina

gaurko proba testu mugikorra

Idazten dugu beste testu bat, normala eta edukin gehiagorekin. Horrela jarraitzen dugu etab.

domingo, 15 de marzo de 2009

Gelako bloga


Gaur egun ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera gure geletan, baita haur hezkuntzan ere. Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean “konpetentzia digitala” dugu eta haur hezkutzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu besteak beste .

Testu inguru honetan, haur hezkuntzako geletako blogek teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen digute eta, bide batez, gurasoekin komunikabidea mantentzeko tresna ere izan daitezke, batez ere geletan fitxa gutxi egiten baditugu: karpetak etxera eramaterakoan konturatzen gara geletan bizi den guztia ez dela inon agertuko nahiz eta guk ondo jakin zenbat ikasi duten…

Internet-en eskola desberdineko blog ugari aurki ditzakegu. Adibidez Busturiako eskolan eskolan egiten dituzten ekintzak, jolasak, etab. azaltzen dituzte, argazkaki, irudiak eta grafikoak lagunduta. Ekintzen ezberdinak aipatzen dira: 2 urtekoak botoiak lotzen, non bizi gara?, animalien proiektua, liburutegi eguna, lurraskako egonaldi proiektua, inauteriak, Saharari buruzko proiektua, etab. Eskolaren web-gunera eta Lehen Hezkuntzako blogera loturak agertzen dira.
San Juan del Puertoko eskolan, berriz, gela bakoitzako bloga sortu dute: los patitos (4 urte B), las gaviotas (5 urte). Lehenengoan bereziki Busturiako eskolako blogan baino baliabide gehiago erabili dituzte, musika entzuteko, bideoak ikusteko, egutegia , Huelvako eguraldia, bloga ikusten duten herrialde desberdinak ikusteko mapa, argazkiak ikusteko aukera dago. Argazkiekin muntaiak egin dituzte. Eskolaren blogak ikusteko eta gurasoentzat eta ikasleentzat lagungarrik izan daitezkeen orrialde desberdinetara lotura ugari daude. Los Patitos blogan informazio aberatsa aurki ditzakegu.

Eskoletan teknologia berriak erabiltzen direla ikusteko, haurrentzat hauek erabiltzea aberasgarria baita, youtube-n bideo bat aurkitu dut.

lunes, 9 de marzo de 2009

Aprobak


Hau irudia eta bideo sartzeko aproba bat da.

Irudia blogera igo ondoren bideo bat sartuko dugu. Bideoa lortzeko youtube-n sartuko gara.


martes, 3 de marzo de 2009

Tim O´Reilly

Tim O´Reilly 1954.urtean jaio zen Cork-en (Irlandan).O´Reilly Mediaren fundatzaile eta burua da, eta Web 2.0 kontzeptuaren autoreetariko bat. Perl lenguaiaren garapenean parte hartu du ere. Hasieran literaturan interesatuta egon zen eta Harvardeko Unibertsitatean lizentziatu zen. Zenbait liburu kaleratu ditu.

Web 2.0 Tim O’Reilly-k 2004. urtean erabili zuen lehengoz, informazio elkartrukaketan oinarritzen diren interneteko web zerbitzuak definitzeko eta Web 1.0-aren garapenari erreferentzia egiteko. Sistema hau dinamikoagoa da eta bere helburua da parte hartzea, komunikatzea, elkatrukatzea eta lan egitea. Hau da, inteligentzia kolektiboari probetxua ateratzea. Beraz, Web 2.0, etengabe aldatzen ari den web-a dela esan daiteke.